XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

h) Beharrezko egiten duen inolako ziorik gabe eta edozein pertsonari kalte larria emanez zein Kidegoaren izen ona larriki itzaliz, arauzko arma edo karguaren bereizgarriak harrokeriaz erakustea, bai eta arauzko arma zerbitzutik kanpo erabiltzea ere, 34. atalean ohartemandako kasuetan salbu.

i) Zuritu ezineko zabarkeriaz armak galtzea edo bestek lapurtzea.

j) Funtzionariak ihardutea derrigorrezkoa duen egintza edo egoera larrietan berehala ez laguntzea.

k) Beste Segurtasun Indar eta Kidegoetako kideekin lankidetzan nabarmenki ez aritzea.

l) Hutsegite astuna egitea, administrazio-bidean sendespena iritsi duten ebazpenen indarrez beste bi hutsegite astunengatik aldez aurretik zigortua izan bada, eta bi hutsegite horien adierazpenak baliogabetua izateko beharkizunak betetzen ez baditu.

m) Aurreko puntuetan aipatu gabe egon eta euskal Administrazio publikoetako funtzionarien araudi orokorrean hutsegite oso astuntzat jotzen diren beste jokabideak.